Tromsora joateko aukera azaldu zitzaidan bertan ikasten dagoen alaba ikustera erabaki nuenean. Egun interneten bidez lor daitekeen informazioaz baliatu nintzen, non zegoen kokatuta ikusteko… nolako hozberoa izan ohi duen jakitun izateko (ezin ahaztu Artikora nindoala), …zenbat ordu behar nuen hara joateko… edota zer ikus nezakeen bertan egongo nintzen 10 egunetan zehazteko… Xehetasun dezente argitzeko eta buruhauste anitzak buruan.
Alabaren aholkuari jarraiki, Tromso herria bidaiaren azkenengo egunetarako utzi eta Lofoten Irlak bisitatzea erabaki genuen. Irla hauetaz informazioa lortu ondoren nolabaiteko ideia batekin nindoan: Reine herrira heldu behar nuela argazki zehatz bat egitera…bidean ikusi behar nuenari garrantzi handirik eman gabe, hots, bigarren plano batean utziz.
Tromso herritik, alokatutako kotxe batean eta GPSrik gabe (kotxeak ez baitzeukan) irten ginen mapa bat erabiliz. Nire asmoa ahalik eta lasterren Reine herrira heltzea zen eta handik itzuli, poliki- poliki, herri guztiak ikusten, baina alabak aipatutako olerki bat entzun ondoren, kasu egin eta damurik gabe, kontrakoa egin genuen, joateko bidea patxadaz hartu. Ze arrazoia duen olerkiak, bai horixe!!! :
Cuando emprendas tu viaje a Itaca
pide que el camino sea largo,
lleno de aventuras, lleno de experiencias…
Pide que el camino sea largo.
Que muchas sean las mañanas de verano
en que llegues -¡con qué placer y alegría!-
a puertos nunca vistos antes…
Llegar allí es tu destino.
Mas no apresures nunca el viaje…
y atracar, viejo ya, en la isla,
enriquecido de cuanto ganaste en el camino
sin aguantar a que Itaca te enriquezca…
Beraz,… ibilbidearen bukaerari erreparatu gabe, bidetik gindoazen bitartean gure begien aurrean azaltzen zen guztiaz ongi jabetzea bilakatu zen gure helburua.
Egindako bidaiaren gauzarik politena, poliki joatea izan zen, presarik gabe, irlak konektatzen zuen errepide bihurgunetsuari jarraituz, orain tunel bat, bi… hiru, 6 kmko luzeera zuen bat zeharkatu genuen!!! zubiak,… zein altuak ziren batzuk!!! irleen arteko itsas komunikazioa ahalbidetzen duen Hurtigruten itsasontziari gorazarrea eginez, errepidea zeruan bukatu behar zuela zirudien, jolas parkeetan dauden errusiar mendi bat baitlitzan…, bazter guztiak ikusi…, oskolak hartzeko fiordoen ertzetan gelditu…, bertoko hondarraren txuritasunak “Norvegian ala Tropikoan gaude?” itaunarazten zigun, behin eta berriro, geure buruari. Argazkiak egin… paisaiekin gozatu… herri txikiekin, naturarekin, animalia askeekin edozein lekutan: elur oreinak, altzeak, txoriak… artikoko eperrak… eta honetaz guztiaz gozatu erlojuari begiratu gabe.
Bidaia egin genuenean apirilean geunden eta gauean ez zen ia ia iluntzen. 11etan sasi-gaua eta 3etan egunsentia berriro.
Bertako jendearekin, jakinminez, harremanetan sartu nahiz eta nire ingelesa oso ona izan ez… hau ausardia!!!
Herrietako izenak batzutan ahozkatu ezinik: Nordkjosbotn, Moskenesoya, Nussfjord, Svolvaer…
Norvegia… fiordoen, mendien eta egurrezko etxeen arteko lotura eta itsasoari begira dagoen herria da. Etxeak kolore biziaz pintaturik, hoien artean gorria nagusi… bakailaoak zintzilik. Lofoten irletara hurbiltzen zarenean, usainak arrain honen erreinuan zauden seinale!!!
Inoiz joaten bazara, erlojua etxean utzi eta herri honek eskeintzen dizun guztiaz goza ezazu!!!
Aaaaa, eta azkenean, bidaia hasi aurretik egin nahi nuen argazkia atera gabe!!!
Itzuli beharko!!!
Eskerrak eman nahi dizkiot nire alabari, bidaian argazki egiten egon naizen bitartean, nire alboan egoteagatik, nahiz eta batzutan euripean, nekatuta eta hotza pasatzen egon!!!
Deja un comentario